ES

Inoiz baino hurbilago dagoen ikastola

Abusu Ikastolan hurbiltasuna zentzu guztietan:

Natura ere oso hurbil dugu, eta hura zaintzearen garrantziaz oso jakitun gara.
Gure artean ere hurbiltasuna funtsezkoa da, familia handi bat baikara, eta horregatik zirkulazio librea bezalako proiektuak ditugu martxan
Gure ateak urtean hamaika hilez irekitzen ditugu, ordutegi malgu eta zabalarekin, urte osoan zehar zugandik hurbil egon gaitezen
Otorduei dagokienean ere, bertako eta hurbileko produktuak baliatzen ditugu.
Zugandik hurbil gaude. Orain gainera inoiz baino hurbilago tranbiari esker.

Jarri gurekin harremanetan eta erreserbatu zure bisita


Ateak beti irekita

Abuztuan soilik zarratzen dira Abusu Ikastolako ateak, izan ere, Ikastolako egutegiko zubietan, jaiegunetan eta oporraldietan, Ikastolak bere ateak irekitzen ditu haurrei hainbat jarduera eskainiz. Egunerokoan ere, ordutegi zabal eta malgua eskaintzen dugu, eta goizeko 7:30etatik arratsaldeko 18:30etara egoten da Ikastola irekita.

Familia bat gara | Hurbiltasuna

Abusu Ikastolan harro gaude gure familien, ikasleen eta profesionalen arteko lotura sendoaz, hurbiltasunaz eta harremanaz. Gure Ikastolaren izaera hurbiltasuna da, gertutasuna, gure helburuetako bat hezkuntza komunitatearen partaideen arteko lotura bultzatzea baita. Familia handi baten eran funtzionatzen dugu; batera, elkarrekin eta elkar lagunduz. Bidea elkarren eskutik helduta osatzen dugu, gerora begira dagoen proiektu bat gara.

Otorduak bertan prestatzen ditugu

Elikadura zaintzeari garrantzia handia ematen diogu Abusu Ikastolan, horregatik sukaldari taldeak egunero Ikastolan bertan prestatzen ditu zerbitzatuko diren jakiak, kalitatezko lehengaiak, elikagai ekologikoak eta bertakoak erabiliz.

https://www.youtube.com/watch?v=bPPCxe35HQw